Bitarlan - Informatika eta web zerbitzuak

Gure lanaren oinarriak

Enpresa bezala, eguneroko lana bideratzen duten hainbat oinarri ditugu: Euskara, Software Librea, Estandarrak, Irisgarritasuna eta Erabilerraztasuna

Euskara

Euskara

Teknologia berriak euskaraz... Euskara teknologia berrietan:

Eraikitzen ari garen mundu sustraigabeko honetan, euskara eta euskara bezalako hizkuntzek gero eta leku gutxiago omen dute. Are gutxiago teknologia eta informatika arloetan. Hala, bada, hau bereziki izan da, egitasmo hau aurrera ateratzeko arrazoietariko bat. Leloak dioen legez, informatika zerbitzuak euskaraz eman nahi dira eta ahal den neurrian gure hizkuntza, euskara, teknologia berrietan eta interneten hedatu.

Gure konpromiso honetan laguntzeko Bitarlan-ek Bai euskarari Ziurtagiria Zerbitzua eta lana euskaraz eskuratu du. Halaber, Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkarteko zuzendaritza batzordean dago.

Software Librea

Software Librea

Zuk sagar bat badaukazu, nik beste bat eta elkartrukatzen baditugu sagar bana dugu, baina zuk ideia bat badaukazu, nik beste bat eta elkartrukatzen baditugu ideia bina ditugu:

Paralelismo honen bitartez, azaldu ohi du Richard Stallmanek, software librearen aitzindari eta sustatzaile nagusietarikoa, jakintza librearen funtsa.

Softwarea librea izan dadin hurrengo askatasunak bete behar ditu aplikazio batek:

  • Edonola aplikazioa erabiltzeko askatasuna
  • Aplikazioa nola dabilen aztertzeko eta edonoren beharretara moldatzeko askatasuna. Iturburua edo aplikazioaren mamia eskuragai egon behar da honetarako.
  • Kopiak egiteko eta banatzeko aukera mugarik gabe.
  • Aplikazioa edonork aldatzeko, hobetzeko eta berriz banatzeko askatasuna. Iturburua edo aplikazioaren mamia eskuragai egon behar da honetarako.

Beraz, software libreaz balia gaitezke eta software librea eskaintzen zaie bezeroei, zerbitzu hobeak, azkarragoak eta merkeagoak emateko, ez da gurpila berriz asmatu behar, asmatuta badago jada. Horretaz aparte, iturburuaren jabetzari dagokionez, bezeroa ez da garatzaileari lotuta gelditzen.

Bizitza honetako arlo guztietan bezala, jasotzeko, eman behar da. Horrenbestez, gure konpromisoa software librearen komunitatea handitzeko eta ekarpenak egiteko beharrezkoa da.

Konpromiso honen adierazle bezala, Bitarlan Euskadiko Software Libreko Enpresen Elkarteko (ESLE) kidea da eta elkarte honetako zuzendaritza batzordeko kidea.

estandarrak

Estandarrak

Nortasunari eutsiz... elkar ulertzerako bidean:

Informatika eta teknologia arloan ere, gezurra dirudien arren, artisautza lana egin daiteke. Horregatik, eskulanak ahalbidetzen duen nortasuna dute egitasmo honen lanek. Halaber, eskulan horri esker posiblea da askotan lan garbia eta estandarra gauzatzea.

Honenbestez, aplikazio eta sistema informatikoen aniztasuna muga ez dadin askatasuna baizik, bakoitzak bere nortasunari eutsita, gustukoago duen plataforma edo nabigatzailea erabil dezan, aniztasun horretan hautatzeko aukera bermatu behar dugu estandarrak erabiliz.

irisgarritasuna

Irisgarritasuna

Zailtasunak edota ezintasunak mugak izan ez daitezela, ez mundu errealean, ez mundu birtualean:

Eraikuntzan honezkero gertatzen den bezala, web eta informatika munduan ere aintzat jotzen da irisgarritasuna, eta zorionez, web gune eta aplikazio baten kalitatearen irizpide bihurtu da.

Web gune irisgarria izateak hainbat eta hainbat abantaila dakartza, ezintasunak edo zailtasunak dauzkan lagunek, itsuek esate baterako, irakur edo entzun dezaketela da nagusia, baina ez horrengatik soilik, baizik eta egungo edozein nabigatzaile grafiko zein testu nabigatzailetatik sartzea ere baimentzen baitu komenigarria da. Egun, nabigatzaile, sistema eta plataforma anitz ditugu aukeratzeko, gero eta gehiago, dispositibo eramangarriak adibidez, eta funtsezkoa da gure web gunea aukera horietatik guztietatik irisgarria izatea. Honez, gain, Interneteko bilatzaileei begira ere oso onuragarria da.

erabilerraztasuna

Erabilerraztasuna

Erabilpen konplexuak ez du zertan erabilera konplexua ekarririk :

Web edo aplikazio batek erabilpen konplexuak edukitzeak ez du esan nahi erabilera zaila izan behar denik. Ahaleginak erabiltzaileari lana errazteko zuzendu behar dira.

  • The Farm Summercamps webgunea

    The Farm Summercamps

    Proiekuta: campamentosthefarm.com - Bezeroa: The Farm Summercamps

    http://www.campamentosthefarm.com

    Gehiago

  • Satelite bidezko Interneta eta VoIP nekazal guneetarako

    Satelite antena

    Internet edozein txokotan

    Satelite bidezko Interneta oso aukera ona da banda zabala eta abiadura handiko Internet konexio bat lortu ahal izateko nekazal guneetan edo sakabanatuta dauden eraikinetan. Satelite bidezko Interneta beste konexioak iristen ez diren txokoetaraino iristen da eta gainera abiadura handiko konexioarekin. Beraz, oso aukera ona da kalitatezko eta abiadura handiko internetaz baliatzeko nekazal guneetan edo bakarturik dauden eraikinetan.

    Jaisteko abiadura: 20 Mega

    Igotzeko abiadura: 6 Mega

    Hiru aukera daude:

    • Hileko trafikoa: 10GB - 29,9 €/hileko.
    • Hileko trafikoa: 20GB eta gauez mugagabea (23:00-07:00 ordu tartean) - 39,9 € / hileko.
    • Hileko trafikoa: Mugagabea - 69,9€ / hileko.

    VoIP bidezko telefono linea eta 1.200 minutu hileko telefono finkoetarako deitzeko - 9€/hileko.
    (Erabilera telefono arrunten modukoa da, edozein telefono konekta daiteke)

    Zerbitzuaren instalazioa: 99 € dira.

    Tresneria alokatu daiteke 4,95 € / hileko prezioan  edo 299€an eros daiteke. Bitarlanetik alokatzea gomendatzen dugu.

    Ezaugarriak:

    • Hautatutako aukeraren hileko trafikoa gaindituta, Internet konexioa mantentzen da baina jaisteko abiadura 256 Kb-era jaisten da eta igotzekoa 128 Kb-era, ondorengo hilabetean berriz abiadura handia berrezartzen da.
    • VoIP telefonoa kontratatzeko ezinbestekoa da Internet plan bat kontratatzea, ezin da soilik telefonoa kontratatu, zeren eta VoIP telefonoak Internet azpiegitura erabiltzen baitu.
    • Routerra nahi izanez gero ez dago zerbitzuaren barne, modema soilik, routerra 25 €an erostea posiblea da edo bestelako router bat ere erabil daiteke beti ethernet konexioa (sare konexio arrunta) badu sarrerako atakan eta ez telefono edo bestelako konexioa (ADSL routerretan ohikoa den bezala).
    • Kontratuak 18 hileko iraunkortasun engaimendua du..

    Prezio guztiak BEZ gabe dira.

    Honi buruzko informazio gehiago edo zerbitzua kontratatu nahi izanez gero +34 946450034 telefonora deitu edo posta elektronikoa bidali ahal diguzu.

    Gehiago

[Bai Euskarari] [Esle]
H: Madariaga auzoa 22B, 48498 Arakaldo (Bizkaia)  |  T: +34 946 450 034  |  E: bitarlan@bitarlan.net
Bitarlan 2024.